Astelehen honetan egingo da, martxoren 6an 17:30ean, eta iraupena 75 minutukoa izango da, gutxi gorabehera
Maristak Bilbaoko Guraso Elkarteak suizidioaren aurkako prebentzio hiltzaldia jarri du martxan ikastetxeko gurasoentzat. Astelehen honetan gingo da, martxoaren 6an 17:30ean, eta hizlaria Iñigo Samaniego Oviedo izango da, ikastetxeko orientatzailea, psikologo klinikoa, helduen psikoterapeuta praktika pribatuan eta zinpeko peritu judiziala.
Landuko diren gai nagusiak honako hauek dira: suizidioaren errealitatea (kontzeptuaren definizioa, estatistikak eta prebalentziak, etiologia), mitoak eta familia eremuan jarduteko jarraibideak.
Informazio gehiagorako, ikastetxearekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu.