Aurten Maristak Bilbaoko ikasleek artearen astea ospatu dute The Beatles musika taldea protagonista dela
Beste urte batez, artea eta sormena protagonista izan dira Maristak Bilbaoko Artez Blai astean. Hainbat etapatako ikasleek jarduerez beteriko programa osoaz gozatu dute, The Beatles musika taldea protagonista izan den. Eskulanak eta horma-irudiak egin dituzte, taldearen historian eta musikan sakondu dute... Proiektu polit eta suspergarria ostiral honetan, martxoak 22, amaituko da, bertsionatutako abestien kontzertuekin eta familien presentziarekin.
Horrela, ikastetxeak funtsezko helburu bat lortzen du: arteek ikaskuntzan duten presentzia indartzea eta esperientzia aberasgarria bermatzea.