211 . urtetik Maristak Bilbaok adingabeak babesteko politika bat du, non adingabeen eskubideen defentsaren aldeko haren konpromisoa adierazten duen
Maristak Bilbaok ikasleak kontzientziatzen ditu adingabeen babaseraren inguruan hainbat jarduera eta dinamikaren bitartez. Tutoretza saioetan, adibidez, ikasleek hausnartzen dute errespetuaren garrantziaz, intimitateaz, pribatutasunaz eta mugez: ezagutzak amankomunean jartzen dituzte, iritziak partekatzen dituzte eta gaian sakontzen dute, kontzientziazioa handiagoa lortuz.
Sentsibilizazioa eta prebentzioa
Ikastetxeak tratu txarren edo abusuen aurkako sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak egiten ditu: prebentzio eta ahalduntze lana ikasleekin, tutoretzen, profesionalen eta boluntarioen prestakuntzaren eta protokoloekin esku hartzearen bidez, adibidez. Gainera, biktimei esku hartzeko, harrera egiteko eta entzuteko zerbitzua ere eskaintzen du.
Horrela, Maristak Bilbaok helburu argia du: adingabeen ongizatea sustatzea, haren eskubideak defendatzea eta edozein tratu txar edo abusuen aurrean babestea.