Berriki, ikasleek Plentzia, Gorliz eta Ereaga bisitatu dituzte talde dinamikez gozatzeko
Txangoak ohikoak dira Maristak Bilbaon. Beste urte batez, ikastetxeak abian jarri ditu irteerak ikasturte hasieran bizikidetza osasungarria eta atsegina mesedetzeko. Ikasleek kideak hobeto ezagutzeko aukera izan dute jolasen eta talde dinamiken bidez Plentzian, Gorlizen eta Ereagan.
Horrela, Maristak Bilbaok aztarna uzten duen ikaskuntza sustatu nahi du, ikasgeletatik harago ere. Aire zabalaz gozatzeaz gain, txangoak harreman sozialak hobetzeko, taldean lan egiteko eta ikasgelan barneratutako ezagutzak sendotzeko aukera bihurtzen dira. Gainera, ikasleei elkarri eragiteko, harremanak estutzeko, gauza berriak ikasteko, ideiak martxan jartzeko eta irudimena garatzeko aukera ematen die, ikaskuntza esanguratsua, estimulatzailea eta motibatzailea lortuz.