Irailaren 12tik 30era arte zabalik dago 2022-2023 ikasturterako unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa beka eta laguntzak eskatzeko epea.
Aurrez aurreko hitzordua ezinbestekoa izango da beken kudeaketarako eta formulario honen bidez hitzartu behar da: http://tiny.cc/citapreviabecas2223
Hezkuntza Saileko web-orrialdean informazio guztia bilduta dago: baldintzak, baremoak, prozedurak, ohiko galderak, eta abar.
Edozein informaziorako, ikastetxearekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu.