Zabalik Eskuak gazte elkartea bueltan da. Irailaren 22an, igandea, hainbat adinetako gazteak urtero bezala bilduko dira aisialdiko jarduerez gozatzeko.
Maristak Bilbaoren bidelaguntzak ikasgeletatik kanpo jarraitzen du. Ikastetxeak apustu garbia egiten du barnekotasuna, baloreak eta harremanak lantzen lagunduko duten ekimenak bultzatzearen alde, eta Zabalik Eskuak aukera paregabea da modu aktibo, dibertigarri eta parte-hartzailean egiteko, horrela pertsonaren hazkunde integrala indartuz.
Ikastetxeko ikasleekin harremanak estutzeaz gain, Zabalik Eskuak elkarteak hainbat marista ikastetxetako pertsonak ezagutzeko aukera ere ematen du, guztiek duten bokazioa eta konpromisoa partekatzeko: nerabeei eta gazteei haien hazkundean laguntzea eta animatzea.