Beste urte batez, Maristak Bilbaok kanpaina berri bat jarri du abian SED GGKE-aren bitartez. Helburua laguntzea da leku behartsuenetako umeek kalitatezko hezkuntza inklusibo eta bidezko baterako eskubidea izan dezaten.
Papeletak prest daude jada ikastetxean bertan 1 €-ko prezioan, eta sariak honako hauek izango dira: Athletic-eko kamiseta bat Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat eta urdaiazpiko bat DBH eta Batxilergoko ikasleentzat.
Irabazleak ekainaren 2an ezagutuko dira. Informazio gehiagorako, jarri harremanetan ikastetxearekin.