Jarduerak Haur Hezkuntzako (2, 3, 4 eta 5 urte), Lehen Hezkuntzako eta DBH lehen mailetako ikasleei zuzenduta daude
Maristak Bilbaok Aste Santuko egonaldiak martxan jarri ditu berriro hainbat jarduerarekin: tailerrak, multikirola, gimnasia erritmikoa eta saskibaloia. Helburua da euskaraz bizitzea, taldean gozatzea eta kirola egitea.
Jarduerak egiteko beharrezkoa da parte-hartzaile kopuru minimo bat egotea (12 pertsona, bai goizeko taldean bai arratsaldekoan)
Izena emateko esteka: Aste Santuko egonaldiak 23 / Estancias de Semana Santa 23 (google.com)
Izena emateko azken eguna: martxoaren 26an.
Informazio gehiagorako, ikastetxearekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu.