Interesa duten pertsonek izena eman ahal dute 2024-2025 ikasturterako
Batxilergoko matrikulazio epea zabalik egongo da apirilaren 8tik 19ra arte. 2024-2025 ikasturteko eskaera aurkezpena ikastetxeko idazkaritzan egiteko, ezinbestekoa da aurretiko hitzordua eskatzea esteka honen bitartez.
Aurretiko hitzorduko orduak ondo ez badoakizue, telefonoz deitu diezagukezue konponbidea bilatu ahal izateko.
Eskolan bertan aurrematrikula egiteko ordutegia 8: 30etik 12:10etara eta 15:00etatik 17:00etara izango da.
Gainera, eskabidea online egin ahal izango da Hezkuntza Sailaren bidez (https://ikasgunea.euskadi.eus), aldez aurretik alta emanda.
Albiste honekin batera informazio interesagarri gehiago eransten dizuegu:
- Araudia
-- Ikastetxearen irizpideak agertzen diren orria, esleitu beharreko ikastetxearen erabilera askeko
- Entregatu beharreko dokumentazioa.