Ikasleak 2023ko ekainaren 30era arte apuntatu ahal dira
Batxilergo Duala proposamen berritzailea da, etorkizunerako bermea duena, eta modalitate honen lehen urtea Maristak Bilbaon oso arrakastatsua izan da. Izen-ematea zabalik dago berriro eta ikasleak 2023ko ekainaren 30era arte apuntatu ahal izango dira hemen.
Programak titulazio bikoitza (Estatuko Batxilergoa eta Estatu Batuetakoa) eskuratzeko aukera eskaintzen die ikasleei DBH 2. mailatik aurrera. Ikastetxeak hitzarmen bat sinatu du 'Academica Corporation-ekin', Estatu Batuetako eskola eta hezkuntza erakunderik handiena eta nagusia eta 'Diploma Dual' titulazio bikoitzeko nazioarteko programaren sortzailea.
Plan honen bitartez, ikasleek American High School Diploma eskuratuko dute, prestakuntza bikaintasun akademiko gorenean.
Helburua da eleaniztasuna bultzatzea kalitatezko hezkuntza berritzaile baten bidez eta egungo erronkei aurre egiteko prest dauden ikasleak heztea.